lunes, 12 de septiembre de 2011

Paisaiaren inguruan erreflexio txiki bat egiteko anekdota txikia

Arrasateko "Maritxu" festan nengoen lagunekin, guztiok katxi bat eskuan eta batzuk beste batzuk baino alaiago.Halako batean lagun bat eta biok txis egitera joan ginen eraikin zahar baten atzekaldera eta nire lagunak harrituta esan zidan: "tio, ¿no te transmite algo este edificio?". Ni momentu batez isilik eta eraikinari begira gelditu nintzen eta erantzun nion: "me recuerda a una escena de alguna película". Eraikina zaharra zen, iluna, eta emergentzi eskilara metaliko zahar batzuk zituen. Irudi hau askok dugun paisaiaren  kontzeptuarekiko urrun dagoela esango nuke, baina "eszenatoki" horrek sentsazio batzuk trasmititu zizkigun, bakoitzaren kasuan ezberdintsuak. Paisaia ulertzeko ezinbestekoa da lekua,"Una contrucción cultural" testuan esaten duen bezala "la materia prima" izango zena, baina pertsona bakoitzak leku hori ulertzean, interpretatzean sortuko da paisaia. Honekin esango nuke paisaia  norberak leku baten inguruan duen pertzepzioa dela, eta pertzepzio hau bakoitzari lekuak eta uneak sortutako sentsazioen menpe dago.