lunes, 27 de febrero de 2012

Hutsuneak bizituz



Ariketa hau, Gasteizeko alde zaharreko Cuchilleria kalean dagoen hustarte bat betetzea datza. Sortutako proiektuak  ez du programa zehatz bat edukiko, baizik eta hainbat motatako ekintzak jasateko euskarri bat izango da..
Espazioak erabilera zehatzik ez duenez, honen helburua espazioak berak  erabiltzaileengan sortutako sentzazioetan oinarrituko da, kaletik banatzen zaituen giro berri bat sortuz.
Alde zaharraren eta partzelaren analisia
Alde zaharrak , beste hirigintza hazkundeak moduan, sentsazio batzuk igortzen ditu, izanez, oso eremu betea da, kale estuekin eta beteak garrantzia handiena hartzen dute hutsekin(kaleak) konparatuz.
Kale hauen izaera, sentsazioak, beteen eta hutsen arteko erlazioa, propotzioak... ebaketan oso ondo antzematen dira, horregatik maketa ebaketen sekuentzien bidez gauzatzen da.





Maketa
Maketa, zeharkako ebaketen bidez eraikitzen da, errealitatean zeharka ere medianerak agertzen dira, alde zaharrako erakinen egituraren oinarria izanda.Proiektua ere, ebaketen sekuentziaren bidez osazen da, errealitatean zeharka jarritako zertxak izan daitezkeenak.






Proiektatze prozesua
Hurrengo pausuan, espazioa "definitzen" hasten da, baina  definizio hau ez du erabilerak ematen, pausu honetan proportzio desberdineko beteak eta hutsak osatzen dira, espazio hutsari garrantzia emanez. Espazio huts  hau proiektuaren puntu garrantzistuena izango da eta proiektua osatzen duten elementu guztiak erlazionatuko ditu. 

 
Ezaugarriak:
 Espazio hau Cuchilleria kalea eta atzeko kalearen arteko erlazioa sortuko du,
Kanpotik, fatxada oso baten irudia izango da, alde zaharraren izaera betea jarraituz. Hurbiltzean, fatxada iragazkorra bihurtzen da, barneko espazio hutsarekin erlazio bat sortuz.
Eraikuntza, 1,2m-ro kokatutako zertxen bidez gauzatzen da,  hauen gainean edo eskegita, elementu beteak gainjarriz. Era honetan fatxada bat sortzeaz gain, barruko espazio hutsera helduko zaion argia
Egunez eta gauez funtzionatuko du.