viernes, 22 de junio de 2012

Kulturgunea Gasteizko alde zaharrean












Behin proiektuaren elementu nagusiak izanda;  alde batetik eraldatutako topografia eta plataforma, eta bestetik estalkia, hauek biak eusteko egitura bat planteatzen da. Honen oinarria honakoa da:
Estalkia, zertxa metaliko batez osatuta dagoena, hormigoizko plataforma baino argi haundiagoak jasan ditzake, eta hori da abiapuntua, estalkiaren apoio puntu bakoitzetik, platafotmara bi apoio puntu heltzen zaizkio. Plataforma eusteko gainontzeko zutabeak antzeko argiak osatuz planteatzen dira. 
Fatxada, behetik gora irekitzen doa, egituraren dinamika jarraituz, beheko solairuari gogortasuna emanez eta baita bi solairuak erlazionatuz.

martes, 15 de mayo de 2012

formalizazio prozesu aurreko erreflekzio teorikoa


Eskemetan egindako analisiaren helburua, gasteizen egungo hirigintza antolakuntza ulertzen zaiatzea izan da.  Alde batetik gasteizen eboluzio eta hazkundea ikusten da garai bakoitzaren beharren arabera, babes hiri batetik hasita, hiri berdea bihurtu arte. Bestetik, gaur egungo antolakuntza antzematen da, nola hiria eraztun desberdinetan antolatzen den eta nola aktibitate nagusia alde zaharraren inguruan orbitan dagoen alde zaharra ia ikutu gabe. Deszentralidade hau, hiriaren hazkundearekin bat joan da, behar berrietara egokituz eta kanpo faktoreengatik ere influentziatuta.
Alde zaharraren gailurra, harresi zaharren barruan dagoena, kultur ondoare aztarna fisikoak utzi ditu,  baina hau ez da gaur egungo kultura adieraziko duena. Nahiz eta kulturaren zati garrantsitzu bat patrimonioa izan, historia gordetzen duelako, kulturaren gauzarikk aberatsena gizartean aurkitzen da. Kultura komunikatzeko eta elkartrukatzeko elementu bat izan daiteke; lehen ezan bezala, kultur aztarnak, informazio historikoa ematen du. Proiektuaren ideia teorikoa hemen hasten da, informazio kulturala elkartrukatzerekin; izanez gaur egun informazioa eta komunikazioaren garaian gaude, informazioa etengabe elkartrukatzen da eta nire ustez, kasu askotan prosezatuegia heltzen zaigu, globalizazioaren menpe. Helburua, informazioa elkartrukatzeko moduak bilatzea da, hiri eskalan eta kulturaren errepresentazioak izan daitezkeenak, eraikin historikoak bezala.
Komunikazio era desberdinak dauzkagu, idatzia, liburuetan aurkitu dezakeguna, berbala, hezkuntzan eman daitekeena, edota plaza batean,  gastronomiaren bidez, artearen bidez, musikaren bidez... eta ekintza guzti hauek kulturaren adierazgarri izan daitezke: hemendik abiatuta  planteatzen da programa. Informazioak behar dituen prosezu desberdinak  gauzatzeko espazioak planteatzen dira. Informazioa metatu, garatu, elkartrukatu eta erakutsi egiten da eta helburua, prozesu hauek aldi berean gertatzen datza, hiritarrek prosezu horretan parte hartuz.

lunes, 14 de mayo de 2012

                                                              Gasteizen garapena eta estrategia

                                                                    Gasteiz hiriaren funtzionamendua eraztun desberdinetan antolatuta dago 
                                                                    eta hiriaren hazkuntzarekin, eraztun hauek alde zaharretik (hiriaren zentru 
                                                                    geografikoa) aldenduz joan dira, gaur eguneko hazkundera eta  beharretara 
                                                                    egokituz. Honekin, alde zaharraren gailurra dinamika gabe geratu da, 
                                                                    bakarrik eraikin zaharrek utzitako kultur ondarea da nabarmen.

                                                                   
                                                                      Alde zaharraren gailur marran kokatuta

                                                                   Proiektuaren ideia, kultur ondare estatiko hori, gaur eguneko  hiritarren  eta 
                                                                   herritarren kulturarekin osatzean datza, azken hau biztanleei urbiltzeko nahian. 
                                                                   Horretarako, espazio publikoari jarraitasina ematen dion ibilbidea planteatzen da,
                                                                   programa guztia lotuz eta partzela inguruko kota guztiei erantzuna emango
                                                                   diona; alde zaharraren gailurrari aktibitatea emango diona.








Borges





Eclectia

lunes, 27 de febrero de 2012

Hutsuneak bizituz



Ariketa hau, Gasteizeko alde zaharreko Cuchilleria kalean dagoen hustarte bat betetzea datza. Sortutako proiektuak  ez du programa zehatz bat edukiko, baizik eta hainbat motatako ekintzak jasateko euskarri bat izango da..
Espazioak erabilera zehatzik ez duenez, honen helburua espazioak berak  erabiltzaileengan sortutako sentzazioetan oinarrituko da, kaletik banatzen zaituen giro berri bat sortuz.
Alde zaharraren eta partzelaren analisia
Alde zaharrak , beste hirigintza hazkundeak moduan, sentsazio batzuk igortzen ditu, izanez, oso eremu betea da, kale estuekin eta beteak garrantzia handiena hartzen dute hutsekin(kaleak) konparatuz.
Kale hauen izaera, sentsazioak, beteen eta hutsen arteko erlazioa, propotzioak... ebaketan oso ondo antzematen dira, horregatik maketa ebaketen sekuentzien bidez gauzatzen da.





Maketa
Maketa, zeharkako ebaketen bidez eraikitzen da, errealitatean zeharka ere medianerak agertzen dira, alde zaharrako erakinen egituraren oinarria izanda.Proiektua ere, ebaketen sekuentziaren bidez osazen da, errealitatean zeharka jarritako zertxak izan daitezkeenak.






Proiektatze prozesua
Hurrengo pausuan, espazioa "definitzen" hasten da, baina  definizio hau ez du erabilerak ematen, pausu honetan proportzio desberdineko beteak eta hutsak osatzen dira, espazio hutsari garrantzia emanez. Espazio huts  hau proiektuaren puntu garrantzistuena izango da eta proiektua osatzen duten elementu guztiak erlazionatuko ditu. 

 
Ezaugarriak:
 Espazio hau Cuchilleria kalea eta atzeko kalearen arteko erlazioa sortuko du,
Kanpotik, fatxada oso baten irudia izango da, alde zaharraren izaera betea jarraituz. Hurbiltzean, fatxada iragazkorra bihurtzen da, barneko espazio hutsarekin erlazio bat sortuz.
Eraikuntza, 1,2m-ro kokatutako zertxen bidez gauzatzen da,  hauen gainean edo eskegita, elementu beteak gainjarriz. Era honetan fatxada bat sortzeaz gain, barruko espazio hutsera helduko zaion argia
Egunez eta gauez funtzionatuko du.