martes, 15 de mayo de 2012

formalizazio prozesu aurreko erreflekzio teorikoa


Eskemetan egindako analisiaren helburua, gasteizen egungo hirigintza antolakuntza ulertzen zaiatzea izan da.  Alde batetik gasteizen eboluzio eta hazkundea ikusten da garai bakoitzaren beharren arabera, babes hiri batetik hasita, hiri berdea bihurtu arte. Bestetik, gaur egungo antolakuntza antzematen da, nola hiria eraztun desberdinetan antolatzen den eta nola aktibitate nagusia alde zaharraren inguruan orbitan dagoen alde zaharra ia ikutu gabe. Deszentralidade hau, hiriaren hazkundearekin bat joan da, behar berrietara egokituz eta kanpo faktoreengatik ere influentziatuta.
Alde zaharraren gailurra, harresi zaharren barruan dagoena, kultur ondoare aztarna fisikoak utzi ditu,  baina hau ez da gaur egungo kultura adieraziko duena. Nahiz eta kulturaren zati garrantsitzu bat patrimonioa izan, historia gordetzen duelako, kulturaren gauzarikk aberatsena gizartean aurkitzen da. Kultura komunikatzeko eta elkartrukatzeko elementu bat izan daiteke; lehen ezan bezala, kultur aztarnak, informazio historikoa ematen du. Proiektuaren ideia teorikoa hemen hasten da, informazio kulturala elkartrukatzerekin; izanez gaur egun informazioa eta komunikazioaren garaian gaude, informazioa etengabe elkartrukatzen da eta nire ustez, kasu askotan prosezatuegia heltzen zaigu, globalizazioaren menpe. Helburua, informazioa elkartrukatzeko moduak bilatzea da, hiri eskalan eta kulturaren errepresentazioak izan daitezkeenak, eraikin historikoak bezala.
Komunikazio era desberdinak dauzkagu, idatzia, liburuetan aurkitu dezakeguna, berbala, hezkuntzan eman daitekeena, edota plaza batean,  gastronomiaren bidez, artearen bidez, musikaren bidez... eta ekintza guzti hauek kulturaren adierazgarri izan daitezke: hemendik abiatuta  planteatzen da programa. Informazioak behar dituen prosezu desberdinak  gauzatzeko espazioak planteatzen dira. Informazioa metatu, garatu, elkartrukatu eta erakutsi egiten da eta helburua, prozesu hauek aldi berean gertatzen datza, hiritarrek prosezu horretan parte hartuz.

lunes, 14 de mayo de 2012

                                                              Gasteizen garapena eta estrategia

                                                                    Gasteiz hiriaren funtzionamendua eraztun desberdinetan antolatuta dago 
                                                                    eta hiriaren hazkuntzarekin, eraztun hauek alde zaharretik (hiriaren zentru 
                                                                    geografikoa) aldenduz joan dira, gaur eguneko hazkundera eta  beharretara 
                                                                    egokituz. Honekin, alde zaharraren gailurra dinamika gabe geratu da, 
                                                                    bakarrik eraikin zaharrek utzitako kultur ondarea da nabarmen.

                                                                   
                                                                      Alde zaharraren gailur marran kokatuta

                                                                   Proiektuaren ideia, kultur ondare estatiko hori, gaur eguneko  hiritarren  eta 
                                                                   herritarren kulturarekin osatzean datza, azken hau biztanleei urbiltzeko nahian. 
                                                                   Horretarako, espazio publikoari jarraitasina ematen dion ibilbidea planteatzen da,
                                                                   programa guztia lotuz eta partzela inguruko kota guztiei erantzuna emango
                                                                   diona; alde zaharraren gailurrari aktibitatea emango diona.








Borges





Eclectia